Vistas de página en total

27 oct 2010

ITSASOA (Barrika)

Itsasoan argazkiak egitea oso entretenigarria da. Momentu aproposena ilunabarra da beraz denbora gutxi dago benetan argi ona eukiteko. Ez dago objetibo apropos bakarra, aukera asko dagozelako, bai angularrak erabiliz konposizioak egin:


Pentax K110-D + Pentax 10-17mm
 



Edo fokal handiago batekin harriak edo xehetasun konkretuak hartzen:


Canon eos 50D + Sigma 120-400mm ·





Canon eos 50D + Sigma 120-400mm ·



Canon eos 50D + Sigma 120-400mm ·



Canon eos 50D + Sigma 120-400mm ·




Canon eos 50D + Sigma 120-400mm ·
 

26 oct 2010

UGAZTUNAK

Arlo honetako argazkiak hartzea ez da oso zaila izaten baina kontu handiz ibili beharra dago. Adibidez oreinen kasuan ez da zaila izaten oreinen bat ikustea baina noski, bera zu ez ikustea beste kontu bat da. Hau gertatzeko lehenik eta behin zarata egin barik egon behar da, jarraitzeko, haizea kontran euki behar duzu, animaliak zu ez usaintzeko eta azkenik daroazun arropa ez da kolore bizikoa izan behar, ahal bada berdea edo beltza izanik nahiko ondo kamuflatu ahal izango zara zuhaitz artean. Argazki hauek ateratzeko objetiborik aproposena teleobjetiboa da, 300mm-tik gorakoa. Hemen adibide bat Sigma 120-400mm-ko objetiboarekin eginda:


Canon eos 50D + Sigma 120-400mm · 1/250 · f7.1 · ISO100 · Comp. Exp. -1/3


Pentax K110D + Sigma 18-200mm + inguruarekin jolastu
 

 Ugaztun txikien kasuan nahiko zailagoa da zeren eta gauez bizi dira gehien bat beraz flash eta kanpo iluminazio ekipo on bat euki beharko duzu, horretaz aparte gordeleku baten egon beharko duzu itxaroten (hide deritzona).

25 oct 2010

MAKROA

Makroan sartuta, paisaian baino askoz ere posibilitate gehiago ditugu baina argazki mota honetarako material gehiago behar izango dugu. Hasteko objetibo makro bategaz egin beharko gara, hauen fokala 60mm eta 180mm bitartean dago eta ez dabe zoom-ik izaten. Argia kontrolatzeko flash-a ez da batere txarto etorriko, gero eta argi puntu gehiago izan gero eta hobeto. Horretarako flash-ak ipintzeko tresna bereziak dagoz, difusoreak edota flash anularrak. Ohikoena loreak ateratzea izaten da, baina intsektuen mundua askoz ere interesgarriagoa eta ateratzeko zailagoa da. Hona hemen makro argazkiak ateratzeko ekipo oso on bat:

         
Hemen ikusi dezakegu flash normal bat eta flash
 anularraren funtzioa egiten duten beste bi. Obetiboaren eta kameraren artean aproximazio tuboak ikusi dezagekuz. Garrantzitsuena dudarik gabe tripodea da argazkia mugiduta ez ateratzeko.

Eta hemen argazki adibide bat:
Pentax K110-D + Sigma 18-200mm · 1/45 · f8.0 + Tripodea.

21 oct 2010

PAISAIAK

Arlo honetan hainbat eta hainbat posibilitate dagoz. Errezena eta ohikoena paisaiak ateratzea izaten da, nahikoa delako han egotearekin eta ez duzulako behar argazki kamera espezifikoa. Objetiboei dagokionez angularrak erabiltzen dira baina pasatu gabe (10mm) gehiegi deformatuko zelako argazkia. Angular honenak 12-24mm-koak dira. Hona hemen adibide batzuk, 18mm-ko objetiboarekin eginda:


Pentax K110-D + Sigma 18-200mm · 1/160 · f7.1 · filtro polarizatua

Pentax K110-D + Sigma 18-200mm · 1/200 · f10 · ISO200