Vistas de página en total

25 oct 2010

MAKROA

Makroan sartuta, paisaian baino askoz ere posibilitate gehiago ditugu baina argazki mota honetarako material gehiago behar izango dugu. Hasteko objetibo makro bategaz egin beharko gara, hauen fokala 60mm eta 180mm bitartean dago eta ez dabe zoom-ik izaten. Argia kontrolatzeko flash-a ez da batere txarto etorriko, gero eta argi puntu gehiago izan gero eta hobeto. Horretarako flash-ak ipintzeko tresna bereziak dagoz, difusoreak edota flash anularrak. Ohikoena loreak ateratzea izaten da, baina intsektuen mundua askoz ere interesgarriagoa eta ateratzeko zailagoa da. Hona hemen makro argazkiak ateratzeko ekipo oso on bat:

         
Hemen ikusi dezakegu flash normal bat eta flash
 anularraren funtzioa egiten duten beste bi. Obetiboaren eta kameraren artean aproximazio tuboak ikusi dezagekuz. Garrantzitsuena dudarik gabe tripodea da argazkia mugiduta ez ateratzeko.

Eta hemen argazki adibide bat:
Pentax K110-D + Sigma 18-200mm · 1/45 · f8.0 + Tripodea.