Vistas de página en total

26 oct 2010

UGAZTUNAK

Arlo honetako argazkiak hartzea ez da oso zaila izaten baina kontu handiz ibili beharra dago. Adibidez oreinen kasuan ez da zaila izaten oreinen bat ikustea baina noski, bera zu ez ikustea beste kontu bat da. Hau gertatzeko lehenik eta behin zarata egin barik egon behar da, jarraitzeko, haizea kontran euki behar duzu, animaliak zu ez usaintzeko eta azkenik daroazun arropa ez da kolore bizikoa izan behar, ahal bada berdea edo beltza izanik nahiko ondo kamuflatu ahal izango zara zuhaitz artean. Argazki hauek ateratzeko objetiborik aproposena teleobjetiboa da, 300mm-tik gorakoa. Hemen adibide bat Sigma 120-400mm-ko objetiboarekin eginda:


Canon eos 50D + Sigma 120-400mm · 1/250 · f7.1 · ISO100 · Comp. Exp. -1/3


Pentax K110D + Sigma 18-200mm + inguruarekin jolastu
 

 Ugaztun txikien kasuan nahiko zailagoa da zeren eta gauez bizi dira gehien bat beraz flash eta kanpo iluminazio ekipo on bat euki beharko duzu, horretaz aparte gordeleku baten egon beharko duzu itxaroten (hide deritzona).