Vistas de página en total

19 nov 2010

URAREKIN JOLASTEN II

Kasu honetan urarekin jolastuko dugu baina guztiz alderantziz, hau da, ura ''izozten'' saiatuko dugu. Horretarako tanta bat hartzea da errezena. Objetiboen aldetik, makroa da onena eta ezinbestekoa da flash-a aktibatzea. Hona hemen adibide bat:

Pentax K110-D + Sigma 18-200mm + Flash

17 nov 2010

HIDE

 Hitz hau arraroa irudituko zaizue behar bada baina orain azalduko dizuet. Jakingo duzuenez animalia basatiak hurbil eukitea ez da batere erraza izaten beraz lurrazal bat aztertzean animalia baten arrastoa topatuz gero hide-a erabiliko dugu. Kanpaina denda bezalako bat da, kamuflajezkoa eta apur bat txikiagoa. Alboetan leiho txiki batzuk izaten ditu objetiboa atera ahal izateko. Ez da oso garestia ezta aurkitzeko zaila beraz erras egin ahal duzue hide batekin. Mota askotakoak dagoz, etzanda egotekoak, urezkoak edo lurrekoak barruan jesarrita egotekoak. Guztiak kolore eta tonalitate ezberdinetan aurkitu dezakeguz. Hone hemen nirearen argazki bat:


Gorbeian argazkiak hartzen.

16 nov 2010

SALBURUA

 Salburuako hezegunea Euskal Herriko garrantzitsu eta famatuenetariko bat da. Gasteiz erdian kokatuta erreserba natural ezin hobea bihurtu dute. Guztia hesituta dago baina bi behatoki daukaguz sartu eta hegazti eta animali guztiak ondo ikusi ahal izateko. Kasu honetan animalia basatiak direnez teleobjetiboa erabiliko dogu berriz ere. Hona hemen adibide batzuk:

Canon 50D + Sigma 120-400 · 1/1000 · f8.0

Canon 50D + Sigma 120-400 · 1/700 · f6.3

Canon 50D + Sigma 120-400 · 1/2000 · f8.0

15 nov 2010

URAREKIN JOLASTEN

 Erreka guztietan etekin handia atera dezakegu argazki kamera eta tripode bategaz. Exposizioa luzatuz zeta efektua deritzona lortuko dugu. Honek esan nahi duena da ura zeta izango balitz bezala geratzen dela, benetan erakargarria. Hau lortzeko reflex argazki kamera, objetibo angularra eta tripodea behar izango dugu. Hona hemen adibide batzuk:


Pentax K110-D + 18mm · 1'' · f19 · ISO400



Pentax K110D + 22mm · 2'' · f19 · ISO400

10 nov 2010

GORBEA

Mendi honetan egin daitezkeen argazkiak hainbat eta hainbat izanda, ez da erraza animali guztiena hartzea. Adibidez oreinen kasuan, arrasto mordoa ikusi dezakegu baina oreinak berak distantzia on batean topatzea nahiko zaila da. Ez horrenbeste txori txikien kasuan edo putreen kasuan, hegaldi baxuak egiten dituztenak askotan. Paisaiak ateratzeko ere aukera bikainak izango ditugu lainoa edo hodeiak aprobetxatuz.
Hemen adibide batzuk:


PentaxK110-D + 24mm · 1/300 · f5.6 · ISO400

Canon 50D + Sigma 120-400mm · 1/800 · f7.1

Pentax K110-D + Sigma 18-200mm · 1/10 · f5.6 · Laino gehiegi.


URBASA

Urbasako parkean egin ahal dituguzan argazkiak kontaezinak dira. Hain mendikate handia izanda hegaztiak (putreak, txantxangorriak, karnabak...), ugaztunak (basurdeak, azeriak...), loreak (hainbat eta hainbat espezie) eta intsektu mordoa. Guzti hau paisaiak kontatu gabe noski.
Hemen adibide batzuk:


Pentax K110-D + Sigma 18-200mm

Pentax K110-D + Sigma 18mm


9 nov 2010

URDAIBAI

 Urdaibaiko hezegunean hainbat eta hainbat espezie daude babeztuta. Errekuperazio area bat da, nahiko handia eta oso kontrolatuta. Hegazti hauek arrapatzeko teleobjetiboa erabili beharko dugu, horretaz aparte lurrazal handia betetzen duenez, gehienetan oso hurrun egoten dira subkjetuak.
Hona hemen argazki batzuk:


Ni Urdaibain argazkiak hartzen.


Canon 50D + Sigma 120-400mm


Canon 50D + Sigma 120-400mm


4 nov 2010

KONPOSIZIOA

 Argazkilaritza mota hau zure irudimenarekin jokatzean datza. Momentu zehatzean, enkuadre ezberdinak erabili, argazkia hartzeko abiadura ez ohikoak, kolore oso saturatuak erabiltzea... bakoitzak argazki osoa erabakitzen du, ez da animaliekin bezala adibidez posizio edo jokaera ezberdinak izan ahal dituztela eta zuk ezin dituzula kontrolatu. Argazki kamera eta objetiboak mota guztietakoak izan al dira, segun eta ze argazki lortu nahi duzun. Hona hemen adibide batzuk:

Canon 50D + Sigma 120-400mm + Tripodea egineko azken orduetan

Canon 50D + Sigma 120-400mm Photoshop barik


LOREAK

Argazki teknika hau makroaren barruan sartuko litzateke baina kasu honetan konposizioarekin eta enfoke-desenfokeekin jokatzeak asko hobezten ditu argazkiak. Objetiboak eta erabilitako tresnak makrorako erabiltzen diren berdinak dira. Hona hemen loreen argazkien adibide batzuk:


Canon eos50D + Sigma 120-400mm

Canon eos 50D + Sigma 120-400mm + Tripodea + Flash.

3 nov 2010

HEGAZTIAK

 Animali hauen argazkilaritza zailenetakoa da. Oso iheskorrak direnaz aparte lur zati oso handiak dituzte bizileku bezala beraz ezin dituzu leku konkretu baten aurkituko, kabiak aurkitzen ez badituzu noski.Berriz ere argazki hauek egiteko fokal handiak behar izango ditugu, 300mm-tik gorakoak eta argazki kamera enfoke ona eta rafaga arina edukitzea beharrezkoa izango da.
 Harraparien kasuan putreak, belatxinga mokogorriak edota belatzak aurkitzea ez da zaila izango, euren kabiak mendi labarretan edukitzen baitituzte:


Canon eos 50D + Sigma 120-400mm + Tripodea

Hegazti txikien kasuan argazki on bat hartu ahal izateko modu bakarra txoriei gustatzen zaien janaria ipintzea, oso ondo izkutatzea eta itxarotea da:

Canon eos 50D + Sigma120-400mm

Eta azkenik hezegunetan egoten diren hegazti mordoen argazkiak ateratzeko izkutatzea balioko zaigu, janaria ipini barik, gure aurretik pasatzea normalena izango da:


Canon eos 50D + Sigma 120-400mm + Iskutalekua