Vistas de página en total

3 nov 2010

HEGAZTIAK

 Animali hauen argazkilaritza zailenetakoa da. Oso iheskorrak direnaz aparte lur zati oso handiak dituzte bizileku bezala beraz ezin dituzu leku konkretu baten aurkituko, kabiak aurkitzen ez badituzu noski.Berriz ere argazki hauek egiteko fokal handiak behar izango ditugu, 300mm-tik gorakoak eta argazki kamera enfoke ona eta rafaga arina edukitzea beharrezkoa izango da.
 Harraparien kasuan putreak, belatxinga mokogorriak edota belatzak aurkitzea ez da zaila izango, euren kabiak mendi labarretan edukitzen baitituzte:


Canon eos 50D + Sigma 120-400mm + Tripodea

Hegazti txikien kasuan argazki on bat hartu ahal izateko modu bakarra txoriei gustatzen zaien janaria ipintzea, oso ondo izkutatzea eta itxarotea da:

Canon eos 50D + Sigma120-400mm

Eta azkenik hezegunetan egoten diren hegazti mordoen argazkiak ateratzeko izkutatzea balioko zaigu, janaria ipini barik, gure aurretik pasatzea normalena izango da:


Canon eos 50D + Sigma 120-400mm + Iskutalekua